Prentsa Aretoa
2006/05/12
Agirrebengoak EAri eskatu dio arinkeria eta oportunismoa alde batera utz ditzala eta Nafarroa Bai proiektuaren gainean eskuzabalagoa izan dadila
NBBko lehendakaria den José Ángel Agirrebengoak Eusko Alkartasuna alderdiari eskatu dio “lasai egoteko, arinkeriaz eta oportunismoz ez jarduteko eta Nafarroa Bai proiektuaren gainean eskuzabalagoa izateko”, bere homologo Maiorga Ramírezek atzo egindako kritikei dagokienez.
Agirrebengoaren esanetan: “Denok gaude Nafarroarentzat garrantzitsua den proiektu batean sartuta, Nafarroa Bai proiektuan alegia; orain ez da komeni arinkeriaz eta arinegi jardutea. Gainera, behar izanez gero koalizioan bertan ditugun eztabaidarako baliabideak erabili behar ditugu”.
“Eskuzabaltasuna eta heldutasun politikoa funtsezkoak dira egun –NBBren lehendakariak adierazi bezala- eta, horregatik, ezin dugu ulertu nola egon daitezkeen oportunismoa eta epe laburrak bere gain hartuta nafarrengan itxaropena sortzen duten proiektuak oztopatzen dabiltzan alderdiak”.
Ildo horretan, Agirrebengoak EAri gogoratu dio “Nafarroako bizitza politikoa astinduko duen eta lokatzara botako duen alderdi bat nahi izanez gero, UPN dagoela; ez da beharrezkoa beste batzuek ere dinamika horri jarraitzea”.
Era berean, burukideak zera adierazi du: “alderdi ezberdinen ibilbidea eta bilakaera ezagutzeko estatistiketara jo baino ez da egin behar, eta gero bakoitzak bere ondorioak atera behar ditu”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























