Prentsa Aretoa
2006/05/15
Erribera “nekazaritzako laborategi” gisa bultzatzearen aldeko apustua egin du Nafarroa Baik
Nafarroa Bai koalizioaren diputatu Uxue Barkosek Tuteran eman duen hitzaldi batean adierazi duenez, kalitatezko nekazaritzaren aldeko apustua egingo den eremu gisa bultzatu behar da Erribera, baina ez ekoizpenaren arloan, ikerkuntzari dagokionez baizik.
"Europan hain ugaria ez den ingurunea dugu, etorkizunerako nekazaritzako ekoizpenak bezalako funtsezko gaiei eta ingurumenaren alorreko proiektu garrantzitsuei dagokienez. Ideia ez litzateke, besterik gabe, ekoizpenerako baliatzea, entsegu gisa erabiltzea baizik, hots, Erribera ia nekazaritzako laborategi legez baliatzea", azaldu du Barkosek.
Diputatuaren iritzian, hori alternatiba ona izango litzateke Europaren eremuan lanpostuak sortzeko; aitzitik salatu du azken urteotan Nafarroako Gobernuak ez duela arlo horretan ezertxo ere egin. "Ezin onar daiteke erabiltzen den tresna bakarra soldatak murriztea izatea".
Ildo horri jarraiki, Uxue Barkosek iragarri du heldu den asteazkenean jabeldura aurkeztuko diola José Montilla Industria ministroari Diputatuen Kongresuan, deslokalizazioari buruzko galdera egite aldera. "Estatuan deslokalizazio-arriskurik handiena duten eremuen mapa egin dadila eskatuko dugu. Halaber, diagnostiko bat egiteko eta arazoak konpontzeko irtenbideak emateko ere galdegingo dugu”, adierazi du Barkosek.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























