Prentsa Aretoa
2006/05/17
Agirrebengoaren esanetan Uxue Barkos "lan ezin hobea egiten ari da eta ezin diogu aktibo horri uko egin"
Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak gaur adierazi duenez datorren foru hauteskundeetarako hautagai-zerrenda erabaki gabe dagoen arren, "gure ustez Uxue Barkosek lan ezin hobea egin du eta ezin diogu aktibo horri uko egin".
ETB2 kateko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez Nafarroa Bai "lanean jarraitzen du eta laister bere antolaketa eta egitarau oinarriak itxi egingo ditu". Koalizioaren zerrenda-buru nor joango den galdetu diotenean buruzagi jeltzaleak zera azpimarratu du: "Uxue Barkos zerrenda buru aukeratu genuenean birtute handi bat ikusi geniolako ere izan zen, hau da, koalizioaren hautagaia zen eta ez koalizioaren barne dauden alderdiren baten hautagai. Gainera, Madrilen oso lan ona burutzen ari da. Nafarren ahotsa orain harte entzun izan ez den tokietara eraman du. Zentzu honetan, EAJren ustez ezin diogu ukorik egin Uxue Barkos bezalako aktibo bati".
Agirrebengoak UPNk Gobernua eratzeko dauden posibilitatei buruz egiten ari den hondamendi mezua eta Nafarroa korazatzeko dituen asmoak gaitzetsi egin ditu. "Baina korazatu noren ondotik aldentzeko? Nafar gizartetik? Agian, beldur da nafarrek, Miguel Sanzek behin esan zuen bezala, zoratu egingo diren?" galdetu du buruzagi jeltzaleak.
Testuinguru honetan azaldu du baita UPN-k Aldi Baterako Laugarren Xedapena indargabetzeko duen nahia; "alferrikako lana da, izan ere, ezin baitaiteke hiritarren borondatearen kontra joan".
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























