Prentsa Aretoa
2006/05/24
Montenegroko emaitzak argi uzten du autodeterminaziorako eskubidea era demokratikoan eta baketsuan erabili daitekeela
Montenegron igandean egin den erreferendumaren azken emaitza jakin ostean, Nafarroako EAJ-PNV alderdiak esan du herriari egin dioten kontsulta horren ondorioz lortutako emaitza berri ona dela, Europar Batasunak erreferenduma baliozkotzeko ezarri dituen baldintzak gorabehera. Era berean, alderdiak Montenegroko biztanleak zoriondu nahi izan ditu.
Kasu honen antzeko beste batzuk ere eman izan dira: Txekiar Errepublikarena eta Eslovakiarena, Baltikoko errepublikena edo Ipar Irlandan autodeterminaziorako eskubidea aplikatu zenekoa. Eta kasu horien guztien bidez frogatzen da eskubide hori ez dela azpigaratuta dauden edo deskolonizazio prozesuetan dauden herrialdeetan ematen; alderantziz, egun eskubide hori Europan ere ematen baita.
NBBko lehendakaria den José Ángel Agirrebengoak zera azpimarratu du: “enkistatuta dauden gatazkak edo arazoak bide modernoak erabilita konpon daitezke, hau da, gatazkak konpontzeko eraginkorrak diren eta erabat demokratikoak, bakezaleak eta herritarren nahia islatzen duten bideak erabilita konpon daitezke”.
Azkenik, Europar Batasuneko Atzerriari eta Segurtasunari buruzko Politikaren goi ordezkaria den Javier Solanak esan du Euskadi edo Katalunia Montenegrorekin alderatzea ia-ia delirium tremensa dela; bada, Agirrebengoak horren gainean ondokoa gogoratu dio: “hori egia bada, asko gara Europan sindrome hori jasaten dugunok”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























