Prentsa Aretoa

2006/05/26

Barkosek Itoizko urtegiaren ezkerreko hegalean lur-irristatzeak gertatu direla egia ote den galdetu dio Gobernuari zentralari

Uxue Barkosek, Nafarroa Bai alderdiko diputatuak, azken berriak egia ote diren jakitea helburu duten zenbait galdera egin dizkio Gobernu zentralari. Berrien arabera, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Itoizko urtegiari buruz agindu duen azterlanak ezkerreko hegalean lur-irristatzeak daudela aipatzen du.

rss Ezagutzera eman
Barkosek jakin nahi du ea CHEren azterlan hori eskuragarri dagoen eta ea exekutibo zentrala ziur dagoen ezkerreko hegalean 1,2 zentimetrora arteko lur-irristatzeak gertatu direla, berrietan aipatzen zen moduan.
 
Gainera, Na-Bairen ordezkariak jakin nahi du ea Geologoen Elkargoak eta Ingeniarienak bazuten txosten horien berri. Elkargo horiek ikuskapen-lanak egin dituzte orain dela gutxi urtegiaren segurtasunari buruz.
 
Barkosek galdetu du, aurretik azterlanaren berri eman bazaie, “ea zer ondorio atera dituzten elkargoek datu horien inguruan” eta, aldiz, ikuskariei azterlana bidali ez bazaie, “ea zergatik ez zaien bidali”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua