Prentsa Aretoa

2006/06/05

NA-BAIK Espainiako Gobernuari neurri zehatzak eskatuko dizkio euskarari, oroimen historikoari eta industriaren destokitzeari buruz

 
NAFARROA BAIk Diputatuen kongresuan hiru ebazpen proposamen aurkeztu ditu, Estatuko Politika Orokorraren Eztabaidarako. Proposamenak euskarari, oroimen historikoari eta industriaren destokitzeari buruzkoak dira

rss Ezagutzera eman
Euskararen gaineko proposamenean, Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio “Espainiako Estatuak Eskualdeetako Hizkuntzen eta Hizkuntza Txikien Europako Gutunarekin duen konpromisoa bete dezala, Europako Kontseiluaren gomendioak betez, Nafarroan euskarak duen egoerari arreta berezia emanez”. Gainera, gobernuari eskatu dio “Justiziako Administrazioan langile berriak sartzerakoan arreta jartzeko, euskararen irakaskuntza laguntzeko, eta foru komunitatean euskaraz lan egiten duten eta euskara zabaltzen duten komunikabideei laguntzeko”.
 
Nafar koalizioak, bestalde, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuari eskatu dio “oroimen historikoaren berreskurapena behin betiko bultza dezala, 2006an lege bat onetsiz, eta 1936ko gerran fronterik egon ez zen lurraldeetan (Nafarroan kasu) izandako biktimei aipamen sinboliko eta berezia eginez”.
 
Zentzu horretan, Nafarroa Baik, gainera, eskatu du “biktima izaera aitortzeko, eta Konstituzioaren atarikoan biktima guztiak aipatzeko”. Gobernuari eskatu dio “oroimen historikoa berreskuratzen lagun dezala”, hartara entitate, erakunde eta elkarte ezberdinek egiten dituzten ekimenak babestuz.
 
 Azkenik, Nafarroa Baik gobernu zentralari eskatu dio “azpiegituren gaian jarduketa multzo bat antola dezala, eta destokitzearen aurkako neurriak har ditzala, abiadura handiko trenen garapenari arreta berezia emanez, bidaiarien eta merkatugaien garraiorako bultzada berezia behar duten eremuetan”.
 
 Ebazpen proposamen hauek osoko bilkura monografiko batean eztabaidatu eta bozkatuko dira, ekainaren 6an (asteartea).
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua