Prentsa Aretoa

2006/06/08

Agirrebengoak azpimarratu du Nafarroa Bai goranzko balioa dela eta Nafarroako bigarren indar politikoa izatera hel daitekeela

NBBren lehendakaria den José Ángel Agirrebengoak begi onez ikusten ditu nafarrometroaren datuak; horren arabera, “Nafarroa Bai Nafarroako hirugarren indar politikoa da, Nafarroako Alderdi Sozialistatik bi puntu eskasera”. Halaber, esan du inkesta bete dutenetatik gehienek Nafarroa Baik PSN eta EBrekin egin duen koalizioa hautatu dutela lehen gobernu-aukera gisa.

rss Ezagutzera eman
Nafarroa Bairen taldeek dituzten aulkien banaketari dagokionez, Agirrebengoak azpimarratu du EA-PNVk D’hont Legearen beraren ondorioz galdu dituela bi aulki. Bere hitzetan, “ez dago zalantzarik Nafarroa Bai osatzen duten lau alderdiak elkartuta, lehenik eta behin, egungo legerbiltzakide kopurua mantendu egingo dela eta, inkestan Nafarroa Bai aukeretako bat izan balitz, datuak ezberdinak izango ziratekeela”.
 
Horren ildotik, buruzagi jeltzaleak esan du, “gutxi gorabeherako datuak alde batera utzita, galdeketek joerak adierazten dituztela eta bistakoa dela Nafarroak gobernu-aldaketa nahi duela; une honetan, lehen aldiz, Nafarroa Bai osatzen dugun indar aurrerakoi eta euskaltzaleok gobernu eskuindarraren ordezko aukera izan gaitezke”.
 
Agirrebengoak gogorarazi du inkesta egin dutenetatik gehienak Nafarroa Bai, PSN eta EB koalizio-taldearen alde agertu direla. Horretan oinarrituta esan du “nafarrek itxaropenez betetzen dituen proiektu gisa ikusten dute; aukera hori errealitate bihurtzeko, beharrezkoa da berehala lanean hastea, oinarritik abiatuta”.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!