Prentsa Aretoa

2006/06/23

Euskarari buruzko Foru Legearen espiritua betetzen saiatzeko eskatu dio EAJk Nafarroako Gobernuari

Euzko Alderdi Jeltzaleak esan du atseginez jaso duela Auzitegi Gorenaren erabakia, Nafarroako Gobernuak euskararen erabilerari buruz ezarri zuen arautegiari berriro ere zartada ederra eman diona. Euskarari buruzko Foru Legearen espiritua betetzen saia daitezela eskatu diote jeltzaleek Nafarroako Foru Gobernuari, eta ez dezala behin eta berriz inoiz ere arazorik izan ez den tokian arazoak eragiten saiatzen jardun.

rss Ezagutzera eman
Ez da onartzen ahal Euskarari buruzko Foru Legea garatzea xede duten Foru Dekretuaren edo Jarduketa Planen bidez —zeinen helburua euskara babestea eta sustatzea baita— Legearen espiritua bera ere ez betetzea eragiten duten interpretazio zeharo bidegabeak egitea.
 
Euzko Alderdi Jeltzaleak errotulazio elebiduna eta beste adibide batzuk aipatu ditu, eta Nafarroako Gobernuari gogorarazi dio ezen “auzitegiek argi eta garbi utzi dute ez dagoela inolako arazorik seinaleak euskaraz eta gaztelaniaz errotulatzeko, baina Miguel Sanzen Gobernuak inoiz ere ez du irizpide hori aplikatu nahi izan”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua