Prentsa Aretoa

2006/06/30

EAJ-k positibotzat jotzen du Rodriguez Zapaterok Iragarritakoa

NBB-ko lehendakari den Jose Angel Agirrebengoa pozik agertu da Gobernuak ETArekiko elkarrizketen hasieraren gainean adierazitakoagatik, “positibotzat jotzen dugun urratsa, eta gure ustez, aspaldi eman behar izan zena.”

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak bihar EAJ-PNV taldeak egingo duen balorazioari eutsi dio, nahiz eta aurreratu duen “bakearen bidean eta herri honen normalizaziorako ematen den edozein urratsek gure babesa izango du.” 
 
Modu berean, burukide jeltzaleak positibotzat jo ditu gaur Rodriguez Zapaterok eginiko adierazpenaren hitzak. Horien bidez, bide politikoak eta talde politiko ezberdinen arteko elkarrizketa jartzen ditu etorkizuneko konponbideak aurkitzeko bide bakartzat.”
 
Azkenik, Agirrebengoak adierazi du sentitzen duela PP-UPN taldea beren jarreretan tinko jarraitzea, eta bakea lortzeko esfortzura batzeko gai ez izatea.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua