" />

Prentsa Aretoa

2006/07/04

Ortuondo poztu egin da Europako Parlamentuaren Mahaiak euskara, galiziera eta katalanaren erabilera onartzeko hartutako erabakiarekin

Josu Ortuondo EAJren eurodiputatuak esan duen bezala, "pozten naiz Europako Parlamentuaren Mahaiak erabaki hori hartu duela jakinda, azkenean, eta Presidenteen Konferentziak hala eskatuta, euskara, galiziera eta katalana Europako Parlamentuan erabili ahal izatea onetsi baitu, herritarrei zuzendutako jakinarazpenei dagokienez. Horrela, milaka euskaldun, galiziar eta katalan beren hizkuntzan zuzendu ahal izango zaizkio Europako Parlamentuari. Horri esker, herritarrek gertuago sentituko dute Europa eta horren mamia eta hondoa aniztasunean elkartuak egotea dela frogatzen da”.

rss Ezagutzera eman
Ortuondoren iritziz, “ez dugu ahaztu behar oraindik beste urrats oso garrantzitsu bat egin behar dugula, eurodiputatuok ere geure hizkuntzan mintza gaitezen herritarren ordezkaria den erakundeko Osoko Bilkuretan egiten ditugun hitzezko esku-hartzeetan. Era horretan, euskaldun, katalan eta galiziarren hizkuntzak kultur elementuak direla eta ezberdinak direla onartzea sustatuko da”.

Amaitzeko, EAJren eurodiputatuak gogorarazi du “Europako Alderdi Popularreko zazpi presidenteordeek gutuna bidali ziotela joan den astean Josep Borrell Europako Parlamentuaren presidenteari, gai hori Mahaiaren aztergaien zerrendatik ken zezan, berriro bozka zedin ekiditeko. PPEk kontrako botoa eman du berriz ere; horrek garbi uzten du ez bakarrik bere jarrera intolerantea, baizik eta baita Europako errealitatearekiko bere deskonexioa ere”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua