Prentsa Aretoa
2006/07/19
Zientzia Ministerioan Lizarrako Ikus Arteen Teknologi Zentroari buruzko Protokoloa sinatu da.
Lizarrako Udalean Industria zinegotzia den Ricardo Gómez de Segurak (EAJ-PNV), Lizarrako alkatea den María José Fernándezek (PSN) eta Zientzia ministroak Ikus Arteen Teknologi Zentroaren Protokoloa sinatu zuten atzo. Protokolo horren bidez, alde bakoitzak hartutako konpromisoak arautzen dira, horien artean, milioi bat euro zuzkitzea proiektua abian jartzeko.
Ikus Arteen Teknologi Zentroak EAJ-PNVk aurkeztu zuen eta PSOErekin hitzartu zen Aurrekontu Orokorren zuzenketan du jatorria. Protokoloa sinatu ondoren, Gómez de Segura zinegotzi abertzaleak azpimarratu zuen bi alderdiak ongi ari direla elkarlanean eta adierazi zuen “lanean jarraituko dugula, hurrengo aurrekontuetan partida osoa bideratu dadin proiektu hau erabat garatzeko”.
Teknologi zentroa izango dena ikus-arteei eta arte grafikoei eskainita egongo den Estatuko hirugarrena izango da, Bartzelonakoaren eta Madrilgoaren atzetik. 56.000 m2-ko lurzoruan eraikiko da Lizarrako industrialdean eta, teknologi zentroaz gain, enpresa-proiektuak garatzeko eraikina, hezkuntza-zentroa eta enpresa-mintegia izango ditu.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























