Prentsa Aretoa

2006/07/26

EAJ-PNVk 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea gaitzesteko eta memoria historikoa berreskuratzeko mozioak aurkeztuko ditu udaletan

Errepublikanoen Gobernuaren aurka izandako estatu-kolpearen 70. urteurrenarekin bat eginda, Nafarroako EAJ-PNVk altxamendu hura gaitzesteko mozioak aurkeztuko ditu hainbat udaletan.

rss Ezagutzera eman
Testuak gerra zibilak eta ondorengo erregimen frankistak oinarrizko eskubideak eta askatasunak nola amaitu zituen adierazten du. Frankismoak ez zituen egindako krimenak aitortu. Gertatu ziren bezala gertatu zirela ere ukatu egin zuen, Gernikako bonbardaketarekin gertatu zen bezala; eta oposizioko kideen exekuzioak ezkutatu zituen amildegietan eta areketan lurperatuta, Nafarroako 3.000 eraildako baino gehiagorekin gertatu zen bezala. Horrez gain, diktadorearen heriotzaren ostean, ehunka mila biktimaren, familiartekoren eta lagunen intentziozko ez aipatzea egin zutela salatzen du testuak.
 
Mozioan esaten denaren arabera, diktadorearen heriotza gertatu zenetik, eta, batez ere, gertatu eta ondorengo garaietan, gure oroitzapenak aldatzeko eta berriro gidatzeko ahalegina egin zuten, eta euren metodoak justifikatzen aritu ziren.
 
Hori dela eta, udaletan akordioak onartzeko proposamena egin dugu 1936ko estatu-kolpea gaitzesteko, errebisionismoa salatzeko, oraindik ere irauten duten frankismoaren oinordeko adierazpenen inguruan ohartarazteko eta memoriaren berreskuratzea defendatzeko, beharrezko ariketa demokratiko gisa.
 
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua