Prentsa Aretoa

2006/07/27

Bidasoako izokin-kumeen kopurua nabarmen murriztu da azken urteotan

2004 eta 2005ean Bidasoan askoz ere izokin-kume gutxiago jaio da 2003an baino. José Luis Etxegarai legebiltzarkidea kezkatuta agertu da Legebiltzarrean egindako galderari erantzunez Ingurumen sailburuak eskaini dituen datu horiekin, horrek Bidasoan sortzen diren izokin-kumeen kopurua murriztu egin dela esan nahi baitu.

rss Ezagutzera eman
2003an ibaian 231.703 kume jaio ziren eta 2004 eta 2005ean, aldiz, 81.387 eta 68.758, hurrenez hruren. Egoera horrek, ibaiaren ibilbide osoan arrainen hilkortasuna handitzen duten lertxun eta ubarroien kopurua gehitzearekin batera, ezinegona sortu du inguruko arrantzaleen elkarteetan, beren ustez, hartutako neurriak ez baitira nahikoak Bidasoan izokina modu eraginkorrean bere onera ekartzeko.
 
Ildo beretik, izokin gazteen kopurua zertxobait baino ez da hazi azken hiru urteetan: 2003an 7.906 zeuden, 2004an 9.413 eta 2005ean 11.820. Nolanahi ere, kopuru horiek ez dira inolaz ere nahikoak espeziea bere onera ekartzeko.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!