" />

Prentsa Aretoa

2006/08/10

Uxue Barkos: “Zazpi herrialdeetarako alderdien mahaia eratzea izango litzateke eraginkorrena”

Nafarroa Baik Kongresuan duen diputatu Uxue Barkosek Radio Euskadik egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, "zazpi herrialdeetarako alderdien mahai bakarra eratzea izango litzateke eraginkorrena, zeren alderdi politikoek lurralde-mugekin lanean hastea ez da batere onuragarria bakegintzarako".

rss Ezagutzera eman
Aitzitik, aitortu duenez, “une honetan administrazio-errealitate jakin bat dago, eta errealitate hori arlo politikoan ere islatzen da nolabait; izan ere, hori dela bide, mahaiak eratzeko herrialdeak bereiztea eska dezakeenik ere badago, eta berbarako, Nafarroan nagusi den alderdi politikoak, hau da, UPNk, horixe eskatzen du. Hortaz, eskakizun horiek ere kontuan hartu behar genituzke".
 
Barkosek Rodríguez Zapaterori egin zaizkion kritikak ere aipatu ditu; izan ere, alderdien mahaiaren eraketa interes “partidista eta elektoralistengatik” atzeratzen ari dela leporatu diote Espainiako presidenteari.
 
Diputatu nafarraren iritziz, "oso erraza da hori guztia gertatzen ari dela pentsatzea, baina egungoa bezalako prozesuetan eta uneetan, alderdiok eta ordezkari politikook hagitz kontu handiz jokatu behar dugu une honetako gertaerekin, eta errespetu handia izan behar diogu bake-prozesuari".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua