Prentsa Aretoa

2006/09/04

Nuria López de Guereñuk esan du Sustapen Ministerioak euskal ‘Y’-ari buruz egin behar duen txostenak definituko duela Nafarroarekiko lotura

Nuria López de Guereñu Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuak esan du Sustapen Ministerioak euskal ‘Y’-ari buruz egin behar duen txostena albait arinen egin behar dela, azpiegitura honek Nafarroarekin izango duen lotura definitu ahal izateko.

rss Ezagutzera eman
Sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak “nolabait bazekiela” nola egin trenaren lotura Nafarroarekin, baina, “hori definitzeko, beharrezkoa dela azterlana egitea”.


Gainera, adierazi du “koordinazio egokia dagoela” Sustapen Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean eta berriro azpimarratu du “beharrezkoa dela lotura egiteko aukerak definitzen dituen” azterlan hori “albait arinen” amaitzea.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua