Prentsa Aretoa
2006/09/05
Nafarroa Bai poztu egiten da, Iruñean emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia sortuko delako laster
Nafarroa Baik pozik dagoela adierazi du, pasa den ostiralean Ministroen Kontseiluak Iruñean emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia sortzeko hartu zuen erabakiaren berri izan ondoren.
Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak erabaki hori aintzat hartu du, “genero indarkeriako kasuei zigor eta epaien aldetik erantzuteko orduan eraginkortasun handiagoa nahi bada, epaien eremua baliabideez hornitu beharko delako eta berariazko epaitegiak direlako legeak horretarako ezartzen dituenak”.
Barkosen ustez, “mota horretako indarkeria jasaten duten emakumeen beharrizanei behar bezalako azkartasunez ez erantzutekotan, ohiko bidera itzuliko da irtenbide azkarra bilatzeko asmoz”.
Erabaki horren bidez, Na-Bairen ekimenez Diputatuen Kongresuan onetsi zen mozioaren zati bat betetzen da. Mozio horretan 2006an genero indarkeriako berariazko epaitegiak indartzeko orduan behin betiko bultzada emateko eskatzen zen, besteak beste.
Nafarroa Bairen ekimenak Beheko Ganberaren aho bateko babesa jaso zuen iazko urrian. Gobernuari eskatzen zion berehala autonomi erkidegoekin hitz egiteari ekiteko, berariazko epaitegiak sortzeko benetako beharrizanak ebaluatzeko, “Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak lan-kargei buruz egindako derrigorrezko txostenaren kalterik gabe, 2006an beharrezkoa den lekuetan berariazko epaitegiak eraginkortasunez sortzea burutzeko asmoz”.
Era berean, mozioak Gobernu zentralari eskatzen zion “legeak ezarri bezala, Genero Indarkerian adituak diren fiskalen kopurua gehitu beharra estatuko fiskal nagusiari” jakinarazteko.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























