Prentsa Aretoa

2006/09/06

EAJk deitoratzen du gizarte politika eta alargunen pentsioak hauteskunde helburu hutsekin soilik erabiltzea, berriro ere

UPN  eta CDNk datorren urteko urtarriletik aurrera alargunen pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldataren pare jarriko direla iragarri dutenean, neurri horrek “UPN eta CDN gobernukideen hauteskundeetarako interes hutsari” erantzuten diola uste du Euzko Alderdi Jeltzaleak, zeren azkeneko bi urteetan “beti agertu baitira oposizioko taldeok Parlamentuan behin eta berriro aurkeztu ditugun halako neurrien kontra.”

rss Ezagutzera eman
Zehazki, joan den ekainean Ganbara horretan IU, Aralar, EA eta EAJk  babestutako mozio bat jorratu zen, alargunen pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatara pareka zitezen, eta UPN eta CDNren botoekin ezetsi zen.
 
EAJrentzat “ekainetik hona aldatu den bakarra da azkeneko jardun-urte politikoan sartu garela, hauteskunde erabakigarriak tartean egongo direla, eta eskuina hauteskunde kanpainan hasi dela.”
 
Alderdi abertzaleak deitoratzen du UPN eta CDNk gizarte gaietako politika eta alargunen pentsioak hauteskundeei begirako neurri gisa erabil ditzaten orain, justizia sozialeko kontuak bezero politikoen ikuspegitik alboratu beharko bailitzateke, beti.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua