Prentsa Aretoa
2006/09/07
Agirrebengoak Nafarroa eta EAE ekonomi eta zerga erabakiei buruzko Europako Fondoetan egon beharra azpimarratu du
José Ángel Agirrebengoa NBBko lehendakariak Europako Kontuen Auzitegiak Hitzarmen eta Itun Ekonomikoen inguruan hartu duen jarrera aintzat hartu du, baina “Nafarroa eta EAE beren zerga egoera erabakitzen duen Europako Fondoetan egon beharra” aldarrikatu du, “nahiz eta Espainiako Gobernuak eta Alderdi Popularrak bertan egotea sistematikoki ukatu dieten”.
Alde horretatik, Agirrebengoak hauxe adierazi du: “Horrek Hobekuntzaren Erreformarako gure proposamena bermatu baino ez du egiten: proposamenak leku propioa aldarrikatzen du ekonomi eta zerga arloetako erabakiak hartzen diren Europako eremuetan”.
Halaber, Europako Kontuen Auzitegiaren erabakia ontzat jo du, eta “jurisprudentzia ezarriko duela eta zerga sistema propiorako berebiziko laguntza dakarrela” adierazi du.
Agirrebengoak gogoratu du Espainiako estatuak eta Auzitegi Gorena bezalako erakundeek euskal ogasunen erabakiak zalantzan jarri dituztenean, Miguel Sanz Nafarroako lehendakaria EAEko egoera eta Nafarroakoa bereizten saiatu dela. Amaitzeko, honako hau adierazi du: “Hala eta guztiz ere, bistakoa da foru sistemek alde txiki-txikiak dituztela. Uste dut erabilgarriagoa izango litzatekeela Nafarroako lehendakariak interes komunen alde lan egitea eta horiek defendatzen laguntzea, beti ondoko erkidegoko erakundeek zerga arloan burutzen dituzten ekimen eta jardueren atzetik joan beharrean”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























