Prentsa Aretoa
2006/09/12
EAJ-PNVk UPN eta CDNri eskatu die errespetu handiagoa izan diezaiotela Parlamentuari
Nafarroako Gobernuak “Nafarroak alarguntzako pentsioak hobetzen ditu” epigrafearekin tokiko egunkarietan iragarki bidez erakunde publizitatea egin du. Horren aurrean, EAJ-PNVk uste du eskandalua dela oraindik Nafarroako Parlamentuan izapidetu ere egin ez den neurria iragartzea, Gobernuaren erabakia bailitzan, eta, gainera, horretarako, nafarrek ordaintzen duten erakunde publizitateaz baliatzea.
PFEZ aldatzeko lege-proiektuak IPREM indizea mantentzen zuen pentsioak kobratzeko erreferentzia gisa eta hilaren bostean UPNk eta CDNk proiektu hori aldatzeko proposamena aurkeztu zuten, pentsioak eta lanbide arteko gutxieneko soldata parekatzeko. “UPNk eta CDNk gobernua sortzeak ez du esan nahi parlamentu talde gisa egiten dituzten jardunak gobernuko jarduerari automatikoki estrapola dakizkiokeenik”.
EAJ-PNV ez dator bat Gobernuak izandako jokabidearekin eta uste du erakunde publizitatea jada onartu diren arautegien berri emateko erabili behar dela, eta ez oraindik izapidetu ez diren gaien berri emateko. “Sinestezina da UPNk eta CDNk erakunde publizitatea beren mesederako hauteskunde propaganda egiteko. Guztiok jakin nahi dugu ea zertarako dagoen Nafarroako Parlamentua eta zer-nolako errespetua dioten UPNk eta CDNk erakunde horri, berari baitagokio legeekin eta arauekin zerikusia duten kontuak izapidetzea”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























