Prentsa Aretoa

2006/09/13

Nafarroako Gobernuak berriro erakutsi du ez diola euskarari inola ere lagundu nahi

FMko lizentziak Net21 eta Radio Universidad irratiei berriz ere adjudikatu dizkien ebazpenaren berri jakin ondoren, EAJ-PNVk uste du Nafarroako Gobernua gezurretan ari dela euskarari lagundu nahi diola esaten duenean. Izan ere, ez ditu aintzakotzat hartzen epaiak eta adituen gomendioak, eta justifikaezina justifikatzen ahalegintzen da.

rss Ezagutzera eman
Talde honek beste behin ere eskatzen du Gobernuak euskara hutsezko irratiei lizentziak emateko lehiaketa egin dezala. Neurri horren bidez aspaldi konponduta legoke auzia, Euskalerria Irratiari lizentzia adjudikatuta. Garbi dago, ordea, UPNk ez duela inondik inora auzi hau konpontzeko asmorik.
 
EAJ-PNVk gogora ekarri nahi ditu Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen salaketak. Adituok euskarazko komunikabideak sustatzeko politikarik eza salatu zuten, eta Nafarroako Gobernuak halako politikak garatzeko gogorik ez zuela adierazi zuten.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua