Prentsa Aretoa
2006/09/29
EAJ-PNVk Zergei Buruzko Foru Legearen Proiektua aldatzeko 12 proposamen aurkeztu ditu
EAJ-PNVk Nafarroako Parlamentuan izapidetuko den hainbat zerga eta beste zerga-neurri batzuk aldatzen dituen Foru Legearen Proiektua aldatzeko 12 proposamen aurkeztu ditu.
Alderdi abertzaleak berriro eskatu du errentaren gaineko zergaren famili kenkariak (ondorengo edo aurrekoengatik, minusbaliotasunengatik... aplikatzen direnak) kuotan aplika daitezela eta ez zerga-oinarrian, egungo erregulazioak diskriminazioak eragiten baititu. Era berean, proposatu du 60.000 euro baino gehiagoko zerga-oinarria duten zergadunei 44,00 puntuko tasa aplikagarria manten dakiela, Nafarroako Gobernuak proiektuan tasa hori ezabatu egin duen arren.
Gainera, etxebizitza alokairua sustatzeko eta alargun geratu diren edo minusbaliotasuna duten pertsonen eta hauen senideen zerga-egoera hobetzeko zenbait aldaketa egitea ere proposatu da.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























