Prentsa Aretoa

2006/09/29

EAJ-PNVk Caminoko Autobide berrian zutikatko seinaleztapen elebakarra jartzeak guztira izan duen kostuaz galdetu du

EAJ-PNVk Nafarroako Gobernuari idatziz galdetu dio zein izan den Caminoko autobide berrian errolutuak eta zutikako seinaleak jartzearen kostua. Gaur amaitu dute errotuluak eta seinaleak jartzen autobidearen Nafarroako tartean; horiek gaztelaniaz baino ez daude.

rss Ezagutzera eman
Zehazki, alderdi abertzaleak jakin nahi du 324 milioi euroko inbertsiotik zein kopuru erabili den autobidearen zutikako seinaleztapena ordaintzeko. Era berean, jakin nahi du zenbat kostatu den errotuluak eta zutikako seinaleak jartzea autobidera sartzeko tokiko errepideek hartzen dituzten 86 kilometroetan, horiek ere berritu egin baitira obra honen baitan.
 
EAJ-PNVk uste du komunikabide horretako errotuluak euskaraz eta gaztelaniaz jarri beharko ziratekeela, baina “UPNk eragotzi egin duela, arrazoi sektarioengatik baino ez”. Alderdi abertzalearen arabera, “errotuluak gaztelaniaz jartzeko erabaki horren ondorioz, nafarrek gehiago ordaindu beharko dugu; alegia, berriro ordaindu beharko dugu errotuluak euskaraz jartzeko eta, hala, nafarren eskubideak errespetatzeko”.
 
Ildo horretatik, EAJ-PNVk uste du gainkostu hori UPNri egotzi beharko litzaiokeela, “elebakartasunari eusteko eta euskararen normalkuntza saihesteko bere ahaleginean, egiten ari den gastuek, epe luzera, dirua xahutzea baino ez baitakarte, errotulu berriak jartzea berriz ere nafar guztiok ordaindu beharko baitugu”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua