Prentsa Aretoa

2006/10/03

"Liburu bat egiten" eta "Ipuinez ipuin Aretoa" erakusketa Iruñan, Euskara Kultur Elkargoaren eskutik

Hurrengo azaroaren 5era arte Euskara Kultur Elkargoak antolatu duen Euskal Liburugintza, ekimena, liburuen munduan zeharreko ibilbidea eskaintzen duela, Iruñan irekita egongo da .

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Ekimena bi erakusketez osatua dago: bata, Pamiela Argitaletxearen “Liburu bat egiten/Cómo se hace un libro”; eta bestea, Galtzagorri Elkartearen “Ipuinez ipuin aretoa/Salón del libro infantil”, biak batera ikusteko.
 
Bi erakusketa euskal literatura eta euskal idazleetan oinarritzen dira, lehendabizikoak liburu bat nola egiten den azaltzeko —egileak sortzen duenetik irakurleak eskuratzen duen arte— eta, bigarrenak, bereziki ipuin liburuak erakusteko
 
Euskal Liburugintza erakusketa elebiduna, publiko guztietarako eta adin guztietarako egina dago. Erakusketaren egitarauaren bornean, beste ekitaldi osagarriak eskaintzen dira, besteak beste, Mikro-ipuin lehiaketa.
 
Aipatutako Erakusketa Navarro Tafalla jauregian ikus daiteke (Berria 49 kaletik sartuz,) Astegunetan: 9:30– 13:30 eta 18:00-21:00. Larunbatetan:12:00 -14:00 eta 18:00-21:00. Jaiegunetan: 12:00 -14:00
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua