Prentsa Aretoa

2006/10/20

Agirrebengoak sentitzen du Sanzek bake-prozesurako inolako proposamenik ez izatea.

Foru Erkidegoaren egoeraren inguruko eztabaida dela eta, José Ángel Aguirrebengoa NBBko lehendakariak adierazi du Miguel Sanzek "ez daukala inolako proposamenik bakea lortzeko prozesuan burutzeko", nahiz eta “bake-prozesua lehentasunezko kontua izan gizarterako".

rss Ezagutzera eman
Sanzen hitzaldiaren ondoren, Agirrebengoak penaz azaldu du "UPN-CDNren Gobernuaren agendaren barnean bakea helburuetako bat ez dela, eta erregionalistei eta konbergenteei Alderdi Popularrak burutzen duen bake-prozesua oztopatzeko politikari jarraitzen jarraituko duten galdetzea besterik ez dela falta". 

Bere hitzaldian Sanzek "seinale itxaropentsuez" hitz egin bazuen ere, alderdi jeltzaleak uste du "haren hitzek ezin dutela zuzendu haren ibilbide politikoa, ezta herritarrei etengabe adierazten dien mezua ere; izan ere, mezu horrek argi eta garbi azaltzen du ez diola legegintzaldi honetan abiarazitako bake-prozesuari lagunduko proposamenak eginez". 

Bestalde, atal ekonomikoari dagokionez, EAJ-PNVk adierazi du "goranzko ziklo ekonomikoa egon dela, eta hala ere, Nafarroako Gobernuak ez duela jakin une horri probetxu ateratzen”. Izan ere, “gure hazkunde ekonomikoa iraunkorra izaten ari da, baina estatutako gainerako erkidegoetako parametro berdinetan, parametro horiek estatuko hazkunde ekonomikotik beretik ondorioztatzen direla". 

Azkenik, Agirrebengoak sentitu du Sanz lehendakariak industri politika arriskuan jartzen duten mehatxu eta ziurgabetasunei buruz hitz egin ez izana. "Nafarroak eta industri sektoreak lotura handia daukate beren artean; dena den, oraindik ez dakigu nola bermatuko den industri lana, ezta nola arinduko dituen Gobernuak dauden mehatxuak ere" adierazi du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua