Prentsa Aretoa

2006/10/25

Europar Parlamentuak bake-prozesua babestu du

Europar Parlamentuak bake-prozesua babestu du aldeko 321 botorekin, aurkako 311 eta 24 abstentziorekin. Eztabaida 09:15 aldera hasi eta ordu erdi baino ez du iraun, baina mezu sakonak entzun dira.

rss Ezagutzera eman
Europar Parlamentuak bake-prozesua babestu du

ARGAZKIA JAITSI

Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak egin duten adierazpen banarekin ekin zaio saioari. Europako Kontseiluaren izenean Finlandiako Gobernuaren ordezkariak, Paula Lehtomakik, hitz egin du. "ETAk ekintza armatua uzteko neurriei babesa" adierazi du Lehtomakik. Horren ildoan, ETAk ekintza armatuei azkena emateko eta legalitatea errespetatuta konponbide baketsua lortzeko helburua duten neurri guztiak babesten dituztela nabarmendu du.

Franco Frattini Europako Batzordearen presidenteordea ere baikor jardun da eta ETA behin betiko desarmatzeko eta desagertzeko itxaropena agertu du.

Alderdiei ere zuzendu zaie, ondokoak esateko: "Ezin gara zatituta egon, etsai bera dugu eta”.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!