Prentsa Aretoa

2006/10/26

EAJ-PNV pozik dago Nafarroako Auzitegi Gorenak Estella-Lizarra izendapenaren alde eman duen epaiarengatik

Lizarrako udalak hiria Estella-Lizarra izan dadin hartutako erabakiari arrazoia ematen dion epaiaren berri izan eta berehala, EAJ-PNVk poztasuna adierazi du, eta gogorarazi dio Nafarroako Gobernuari “auzitegiek UPNren bidegabekeriak arteztu behar izan dituztela, berriro ere, euskara defenditzen ari direla argudiatuz gero epaitegiek atzera botatzen dizkieten erabakiak hartzen ari baitira”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV pozik dago Nafarroako Auzitegi Gorenak Estella-Lizarra izendapenaren alde eman duen epaiarengatik

ARGAZKIA JAITSI

Nafarroako Gobernuak ezetsi zuen Estella-Lizarra izendapen bikoitza erabiltzeko udalbatzaren erabakia. Udalak errekurtsoa aurkeztu zuen, UPNk ezik, gainerako alderdi guztiek babestuta, eta orain Nafarroako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio udalari. 

Alderdi Jeltzaleak Miguel Sanz buru duen Gobernuari eskatu dio “gutxiago hitz egin, eta euskara babestu, sustatu eta erabiltzearen aldeko benetako politika egin dezan”. 

Inguramendu honetan, Lizarrako EAJ-PNVko Ricardo Gómez de Segura zinegotzia pozik agertu da: “Nik beti esan dut izen elebidunak sentsibilitate guztiak bateratu nahi dituela, baina Nafarroako Gobernuaren jarrera baztertzailea eta bateratzearen kontrakoa izan da. Estellari Estella-Lizarra izena hartzeko aukera ukatzea gure hiriaren nortasunaren eta pluraltasunaren kontra joatea da”.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!