Prentsa Aretoa

2006/10/30

NA-BAIren zuzenketak 2007ko EAOei: Azpiegiturak eta Etorkizuneko proiektuak

Nafarroa Bai alderdiak 42 zuzenketa aurkeztu dizkio guztira Gobernu Zentralak 2007rako aurkezturiko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari. Horietan, koalizioak Nafarroako Foru Erkidearentzat eta bertan bizi diren pertsonentzat “zigor garbia dirudiena zuzentzeko apustua egin du, batez ere, garapen sozioekonomikoari, eta nagusiki etorkizuneko proiektuei, dagokienez”.

rss Ezagutzera eman
Azpiegiturei esparruan, Nafarroa Bai alderdiak lehentasunezkoa dela uste du Gobernu Zentralak bestelako finantzazio mekanismoak onartzea, gure Erkidegoaren garapenerako bereziki garrantzitsuak diren obrak gauzatzeko. Horregatik, akordioa lortzeko negoziazioen esparruan kokatu du aukera horren onarpen formala: foru Erkidegoak obra jakin batzuen zenbatekoa aurreratuko luke, gerora kopuru hori berreskuratzeko Hitzarmenaren ekarpenean eginiko deskontuen bidez.

Hori alde batera utzita, bideetan zenbait azpiegitura garatzeko beharrek kapitulu zehatza dute NaBai taldeak 2007ko EAOei eginiko zuzenketetan.

Gainera, NaBai-k arreta eman dio Erkidearen garapen sozioekonomikoari, eduki nabarmenki sozialeko proiektu politikoaren esparruan. Nagusitasuna eman zaio osasun ikerketa publikoari, energia berriztagarriei edo ingurumen garapeneko proiektuei, besteak beste.

Negoziazioen esparruak irekita uzten du ere industriaren sektoreko proiektuak garatzeko beharraren eremua, arreta berezia jarriz automozioaren sektorean.

Azkenik, azpimarratzekoa da zuzenketa multzoak Gobernu Zentralaren aldetiko inplikazioaren beharra nabarmentzen duela euskararen garapenaren eta sustapenaren eremuan, berezkoak dituen eskumenen bidez.


IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua