Prentsa Aretoa

2006/10/31

Uxue Barkosek ohartarazi du bake-prozesuak aurrera egin dezala eskatu ez ezik prozesua egitateekin babestu behar dela

Uxue Barkos Nafarroa-Bairen diputatuak Radio Euskadin egindako elkarrizketan ohartarazi duenez, "kontua ez da soilik bake-prozesuak aurrera egin dezala eskatzea, baizik eta prozesua egitateekin babestea", eta onartu egin du "mahai gainean oztopo larriak daudela".

rss Ezagutzera eman
Barkosek uste duenez, "argi dago orain mahai gainean oztopo larriak daudela", eta oztopo horiek “gainditu daitezkeen ala ez” erabakitzearen alde egin du.
 
Ildo horretan, "zerikusia daukaten alderdi guztiei" dei egin die, "orain kontuan ez baita soilik bake-prozesuak aurrera egin dezala eskatzea, baizik eta prozesua egitateekin babestea", horretaz ohartu daitezen. 

Datorren urteko foru hauteskundeei dagokienez, Uxue Barkosen ustez Nafarroako erakundeak "aldatzeko" aukera "Nafarroa osoan sumatzen ari den gauza da", baina PSOEri adierazi dio "sekulako hutsa" litzatekeela UPNrekin negoziatzea.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!