Prentsa Aretoa
2006/11/02
Manuel Irujo, Irujo-Etxea Fundazioak antolaturiko Azaro Kulturalen protagonista
Azaroaren 3an, Lizarrako Fray Diego kultur-etxean “Manuel Irujo” erakusketari hasiera emango zaio eta horren bidez Azaro Kulturalei ekingo zaie, Irujo-Etxea fundazioak urtero antolatzen dituen ekitaldiak.
Erakusketa azaroaren 19a bitarte egongo da ikusgai, eta Manuel Irujoren irudia da omendu nahi dena –heriotzaren 25. urteurrena izateagatik–. Manuel Irujo Lizarrakoa zen, Nafarroako diputatua, eta Eusko Alderdi Jeltzalearen irudi enblematikoenetako bat. Erakusketaren inaugurazioarekin bat etorriz, Arantxa Amezaga idazleak “Manuel Irujo, aurrekariak, haurtzaroa eta gaztaroa” hitzaldia emango du 20:00etan.
Ostilalean, hilak 10, arratsaldeko zortzietan, mahai-ingurua egitea aurreikusi da “Errepublika, gerra zibila eta erbestealdia” gaiaren inguruan. Bertan, Kongresuan EAJ-PNV alderdiko bozeramaile den Josu Erkorekak, Iosu Txueka historialariak eta Iñaki Anasagasti EAJ-PNV alderdiko senadoreak hartuko dute parte.
Hitzaldi zikloa ostiralean, hilak 17, amaituko da, 20:00etan “Manuel jaunaren azken urteak” izeneko mahai-inguruarekin. Ekitaldia Michel Unzuetaren eta Gregorio Monrealen esku egongo da, Irujorekin aulkia partekatu zuten senadoreak, hain zuzen.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS