Prentsa Aretoa

2006/11/07

“II. Errepublika, Gerra Zibila eta Memoria hitorikoa Nafarroan” hitzaldi-zikloa

Tuterako Nafarren Etxea Elkartea “II. Errepublika, Gerra Zibila eta Memoria Historikoa Nafarroan” lelopean hitzaldi ziklo bat antolatu du, Udalbide eta EAJ-PNVren lankidetzarekin.

rss Ezagutzera eman
Iruñeko hitzaldiak —Tuteran eta Altsasun ere egingo dira— azaroaren 10ean ostirala eta 13an astelehena izango dira, arratsaldeko zortzietan Zapateria 50 1. A egoitzan, hurrengo egitarauaren arabera: 

Azaroaren 10ean, ostirala: 

• "II. Errepublika Nafarroan. Gizarte-Erreforma eta kontrairaultzaren artean". Emilio Majuelo, historialari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Historia Garaikideko irakaslea. 

Azaroaren 13an, astelehena, bi hitzaldi eta hizlariak: 

• “Errepresioa eta Indarkeria Nafarroan Gerra Zibilean”. Fernando Mikelarena, historialari eta Huescako Unibertsitateko irakaslea. 

• “Gerraondoko urteko errepresioa”. Fernando Mendiola, Historian Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Honek “Los esclavos del Franquismo en el Pirineo navarro” bere azken liburua aurkeztuko du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua