Prentsa Aretoa
2006/11/22
Nafarroa Baik osoko zuzenketa aurkeztuko die Nafarroako Aurrekontuei
Nafarroa Bai eratzen duten lau alderdien ordezkariek (Aralar, EA, EAJ-PNV eta Batzarre) osoko zuzenketa aurkeztu diete Nafarroako Parlamentuan Nafarroako Gobernuko 2007rako Aurrekontuei. Aldi berean, 342 milioi euro zenbatzen dituzten 406 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte.
Aralar alderdiaren ordezkariak, Txento Jimenezek, azpimarratu zuen lau taldeen lehenengo ekimen bateratu hau “borondatearen eta Nafarroa Baik Nafarroako bizitza politikoan sartzeko duen gogoaren arrastoa dela”. Zentzu berean mintzatu zen Maiorga Ramirez (EA) ere. Harentzat, Gobernuaren aurrekontuek ez diete benetako beharrei aurre egiten, eta “agurreko aurrekontuak dira”. Prentsaurreoan Jose Angel Agirrebengoak (EAJ-PNV) eta Txema Mauleonek ere parte hartu zuten.
Foruaren eta Nafarroako eskubide historikoen defentsa, Nafarroako lurralde desoreka gainditzeko beharra, hezkuntza, osasun eta gizarte ongizateko beharrei lehentasuna emateko beharra, Gobernuaren hizkuntza politika beligerantea salatzea eta demokrazian sakontzea, Nafarroa Bai alderdiaren osoko zuzenketak azpimarratzen dituen aldeetako batzuk dira.
Gainera, Nafarroa Baik 406 zuzenketa aurkeztu ditu, horien artean, 22 Herri Lanetan (80 milioi zenbatuz), 60 Osasunean (70 milioi), 28 Toki Administrazioan (58 milioi), 50 Hezkuntzan (21,6 milioi) eta 39 Gizarte Ongizatean (15 milioi).

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS