Prentsa Aretoa

2006/11/28

Na-Baik osoko zuzenketa aurkeztu die Iruñeko Udaleko aurrekontuei

Nafarroa Baik osoko zuzenketa aurkeztu die Iruñeko Udaleko 2007rako Aurrekontuei. Aurrekontu “alderdikoiak” dira eta “UPN alderdiaren interesei uztarturikoak dira, ez hiritarren interesei loturikoak”. Aurrekontu horiekin gainera, Udalak “garatu ezin dezakeen” inbertsioko jarduna garatuko dela erakutsi nahi da.

rss Ezagutzera eman
Na-Baik osoko zuzenketa aurkeztu die Iruñeko Udaleko aurrekontuei

ARGAZKIA JAITSI

Jabier Eskubi, Iñaki Cabasés eta Javier Ayesak “Nafarroa Bai alderdiko zinegotzi gisa” hitz egin dute eta azpimarratu, “hiriarentzat onena UPN-CDN alderdiko zinegotziak atseden hartzera joatea eta horiei txanda hartzea” dela.

Nafarroa Baik, besteak beste, gizarte zerbitzuen kudeaketa zuzenaren, hiritarren parte-hartzea areagotzearen, auzoen arteko orekaren eta mugikortasun iraunkorraren garapenaren alde egiten du.

Halaber, zinegotziek salatu dute udaleko aurrekontuek “Iruñearen euskal nortasunari eta ibilbide historikoari ez ikusiarena egiten diotela, aurrekontuen egileek bezalaxe”. Izan ere, euskararen sustapenerako beharrezkoak direnak baino baliabide ekonomiko urriagoak gordetzen dira.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua