Prentsa Aretoa
2006/12/28
Barkos: «Ez dugu onartuko Nafarroa PPren eta UPNren interes alderdikoien truke txanpon izatea»
Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak nabarmendu duenez, koalizioak buru belarri lan egingo du Nafarroako interesen alde eta bake bidea eraikitzeko: «Ez dugu onartuko Nafarroa PPren eta UPNren interes alderdikoien truke txanpon izatea», adierazi du.
Aurten Kongresuan egindako lanaren balantzea egiteaz gain, bake prozesuaren egungo egoeraz ere hitz egin du Barkosek: «Espainiako Gobernuak urrats garbi eta sendoak eman behar ditu, eta bake prozesuaren alde lanean jarraitu behar du. Era berean, ETAk kontuan izan behar du euskal herritarrek argi eta garbi adierazi dutela bakea nahi dutela».
Martxoan ETAk su-etena eman zuenetik PPk izandako jarrera ere hizpide izan du Barkosek, eta popularrek bidean oztopoak jarri besterik ez dutela egin nabarmendu du, hasiera batean biktimak erabiliz eta egun Nafarroako estatusa. «Ez dugu onartuko Nafarroa PPren eta UPNren interes alderdikoien truke txanpon izatea», nabarmendu du.
Kongresuan egin duen lana aztertzerakoan, Nafarroa Bairen hainbat ekimenek parlamentuaren onarpena jaso dutela nabarmendu du Uxue Barkosek. Hain zuzen ere, hurrengoak dira horiek: alarguntasun pentsioen inguruko ekimena –alderdi guztiek babestu zuten azkenean-; euskararen inguruko mozioa eta herritar nafarrei arreta euskaraz emateko gai diren Estatuko funtzionario kopurua handitzeko konpromisoa; Memoria Historikoaren Legeari egindako ekarpenak –«sententzien berrikustea, sinbolo frankisten desagerpena eta hildakoen gorpuzkiak berreskuratzea bultzatuko dugu aurrerantzean ere», adierazi du Barkosek-; eta Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa milioi eta erdi euro erabil daitezen ondarea berreskuratzeko eta Iruñeko harresia eraberritzeko.
Nafarroa Baiko diputatuak Abiadura Handiko Trenaren finantzaketaren inguruan UPN eta PSOE izaten ari diren "etengabeko ika-mika alderdikoia" ere aztertu du. «Eszenategi kezkagarria da. Gainera, benetako eztabaida izatea galarazten du: Nafarroan zer eredu nahi dugun erabaki ahal izatea», esan du Barkosek. Solbes ministroarekin izandako elkarrizketetan mezu garbia luzatu diola ere gaineratu du: «Dagoeneko Gipuzkoarentzat onartu dena Nafarroarentzat ez onartu eta aplikatzeak politikoki inolako zentzurik ez duela adierazi diogu argi eta garbi utzi».
Azkenik, Iruñerako dituen proposamenen inguruan ere hitz egin du Barkosek, Nafarroako hiriburuko alkatetzarako Nafarroa Bairen hautagaia izango baita. «Hiri honetan agintaritzak herritarren partaidetzak baino askoz ere indar gehiago izan du. Horregatik, Nafarroa Baik egingo dituen proposamenek adostasuna eta partaidetza izango dute helburu, eta sektore eta auzo guztiak izango dituzte kontuan. Izan ere, guk ez dugu agintaritza nagusi den hiria nahi, guk guztion Iruñea eraiki nahi dugu», nabarmendu du.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS