Prentsa Aretoa

2007/02/12

EAJ-PNV: «Miguel Sanzek Andaluziari buruz egindako adierazpenak ez dira bere burua buruzagi politikotzat duen batek egitekoak»

Nafarroako EAJ-PNVk tamalgarritzat jotzen ditu UPNren azken Kontseilu Politikoan Miguel Sanzek egindako adierazpenak. Nafarroako Gobernuko presidenteak, joan den ostiralean, beste komunitate autonomoekin diren desberdintasun sozialak eraso eta agerian ipini zituen, oposizioaren eragiketak kritikatzerakoan, Andaluziari erreferentzia eginez.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren ustean, Miguel Sanzek garbi izan behar luke bere adierazpenek duten garrantzia; ez da bidezkoa tabernan lagun artean egiteko komentarioak buruzagi politiko batek bere alderdikideen aurrean egitea.
 
EAJ-PNVk uste du Sanzek, etsai politiko baten izen ona galarazteko ahaleginean, nabarmen utzi dituela Nafarroako herritarrak andaluziarren aurrean. Andaluzia, gainera, eskuineko jauntxoen prepotentzia eta despotismoa historikoki sufritu dituen herria da EAJ-PNVren ustean.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua