Prentsa Aretoa

2007/03/08

Barkos: Berdintasunaren programek eta neurriek osabetezkoak eta zeharkakoak izan behar dute eta ez orain arte izan diren moduan, aldabakiak

Nafarroa Bairen Udaletxerako hautagaiak aurkeztu ditu koalizioaren proposamen politikoak emakumearen politikan. “Emakumearen Hiria” lelopean, Barkosek Nafarroa Baik proposatzen dituen neurriak laburbildu ditu. Sei ardatzen inguruan biltzen dira: Udal Gobernua eta emakume zinegotzigo esklusiboa baten sortzea, Udaletxea lan sortzailea bezala, emakume hiritarrari eskaini zerbitzuak, elkartasun politikak, tratu txarren aurkako neurriak eta hiriaren garapen ekonomikoa.

rss Ezagutzera eman
Egungo egoeraren diagnostikoan, Uxue Barkosek esan du “Politika hauetan etengabe iragartzen dena aldabakiak direla, benetan neurri eta programa osabetezkoak eta zeharkakoak behar direnean”. Nafarroa Baiko hautagaiak gogorarazi du Iruñako Udaletxeak 2 legealdietan hedatu duen ekintza zehatz bakarra Berdintasun Aukera Plana izan dela. Plan hau politika geldo eta proposamen erretorikoetan oinarrituta dago, “Iruñerriko Udaletxe askok zeharo gainditu dute, Burlatakoak adibidez”, eta barera Zaragoza edo Gasteizko hiriak jarri ditu adibide gisa.

Nafarroa Baik lan egingo du Udal Gobernuaren ekintza guztiak zeharkako genero berdintasun politikekin bustitzeko, berdintasun hitzarmenak bete daitezen, udal zerbitzuak berdintasun politikak ezartzeko behar dituzten baliabideetaz hornituz.

Aldi berean, Nafarroa Baik proposatzen du udal enpleguarentzako berdintasun plana egitea, modu honetan ez bakarrik baldintza denak eta udal zerbitzutan zein udalarekin lan egiten duten enpresatan ere berdintasun politikak bete daitezen.

Soldata parekatzea, lan kontziliazioa ahalbidetzeko benetako ekimenak, heziketa jarraia, elkartasun politikak, behar gehien dituzten kolektiboei zuzendutako laguntza eta oso bereziki tratu txarren biktimak diren emakumeak ahalik eta modu eraginkorrenean eta azkarrenean atenditzeko eta erantzuna emateko neurriak. Hauexek dira Nafarroa Bairen hautagaiak jakitera eman dituen neurrietako zenbait, betiere “gogoan dugun hiria lortzeko, berdintasun kontuetan aitzindari izanen den hiria”.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!