Prentsa Aretoa
2007/04/13
Ibarretxe: “Ilegalizazioari buruzko eztabaida zirkua da”
Juan José Ibarretxe lehendakariak baieztatu egin du Eusko Jaurlaritzak Batasuna aurtengo udal eta foru hauteskundeetara "zuzenean" aurkeztea defendatzen duela, bere iritziz "alderdi bat legez kanpo uzteko ahalmena" herritarrek eduki behar dutelako. Aldi berean, adierazi du ASB edo ANVren ustezko ilegalizazioen inguruko eztabaida "zirkua" da.
Euskadi Irratian egin duen elkarrizketan Ibarretxek gogorarazi du azken hauteskundeetan "gauza bera" gertatu zela EHAKrekin, baina esan du "orduan PSE eta PPri komeni zitzaiela EHAK hauteskundeetan egotea, batez ere hiruko gobernuari gehiengo osoa kentzearen ondoreetarako".
"Orain, dirudienez, ANV, ASB edo beste formula batzuk legez kanpo utzi nahi dituzte. Guk Batasunak hauteskundeetan zuzenean parte hartzea defendatzen dugu, alderdi bat "legez kanpo" uzteko ahalmena herritarrek eduki behar dutelako eta Udaletan egon behar duelako gauzak konpontzeko eta guztien artean hitz egiteko", adierazi du

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS