Prentsa Aretoa

2007/04/15

Nafarroa Baik aurkeztu ditu Nafarroako Parlamenturako hautagaiak

Nafarroa Bai koalizioak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamenturako hautagaiak. Patxi Zabaleta izango da buru, eta parlamentuan esperientzia handiko pertsonak, teknikariak, ordezkari politikoak eta independenteak izango dira.

rss Ezagutzera eman
Nafarroa Baik aurkeztu ditu Nafarroako Parlamenturako hautagaiak

ARGAZKIA JAITSI

Aralarrek, EAk, EAJk eta Batzarrek osatutako koalizioko hautagaiak, zerrendak aurkezteko ekitaldian, maiatzaren 27an bi aukera baino ez direla izango adierazi zuen: gobernu aurrerakoia, plurala, Nafarroa Bairekin, edota eskuin elkorrenaren interesak defendatuko dituen gobernua.

Nafarroa Baik politika sozialari, pluraltasunari eta bakearen zein elkarbizitzaren aldeko borrokari emango dio lehentasuna. Hala azaldu zuen Patxi Zabaletak Fernando Puras hautagai sozialistari erantzunez: «Ez Leitza Patxi Zabaletarena, ez Corella Sanzena, ez Tutera Purasena; herri horietan eta Nafarroako gainerakoetan era askotako herritarrak daude, eta hori da geroan islatu behar dena».
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua