Prentsa Aretoa
2007/04/16
Etxebizitza, irisgarritasuna, gazteria, adinekoak eta ingurumena; horra hor Nafarroa Baik Iruñerako dituen lehentasunak
Hiriak dituen beharrik premiazkoenak aditzera eman ditu gaur goizean Iruñeko alkategai Uxue Barkosek. Zerrendaburuaren esanetan, Nafarroa Baik lehentasunez emanen die erantzuna: "Herritarren beharrei erantzuna eman nahi diegu eta, aldi berean, Iruñeak gizarte, ekonomia eta kulturari begira dituen aukerak sakondu".

Alde horretatik, Barkosek proposatu du Iruñeak baliabideak sortzeko dituen aukerak sustatzea eta, aldi berean, iragarri du Nafarroa Bai saiatu eginen dela Diabetearen erreferentziazko estatu-zentroa Iruñean koka dadin lortzen. "Estatuari dagokio Zentro horren esleipena egitea -azaldu du Barkosek-, baina uste dut hiri gutxik dutela Iruñeak adinako gaitasunik eta Iruñekoa bezalako ehunik, hori bezalako eskariari aurre egiteko".
Azken sei hilabetean egindako diagnosiaren arabera, Nafarroa Baik premiazko lau behar antzeman ditu gure hiriburuan: etxebizitza, harrerarik gabeko sektoreentzako arreta (haurrak, gazteak eta adinekoak), irisgarritasuna-zirkulazioa eta ingurumena.
Etxebizitza kontuetan, Nafarroa Baik azpimarratzen du eraikuntza berriek ez dutela arazoa konpondu. "Alokairu-politikak funtsezkoak dira, baina Udalak arriskuak hartu behar ditu bere gain, eta bitartekari izan", aipatu du hautagaiak.
Barkosek nabarmendu du haur eskolak sortu behar direla, gazteentzako zentro sarea eta eguneko zentroak adinekoentzat; hautagaia osoko neurrien alde atera da Iruñeak zirkulazio eta irisgarritasun kontuetan dituen arazoak moldatzeko: "kudeaketa txar-txarra egin dute, autoa erdiguneraino eramanez inolako alternatibarik gabe"; halaber, UPNk ingurumenari buruz egindako politika salatu du "etorkizuna gogoan hartu gabe" egindakoa baita. "Politika horrek hiriko zuhaitzak ezabatu ditu eta ez du aintzat hartu ingurumena gaur egun hirien eta hirietarako inbertsioa dela etorkizunari begira".
Iruñeko alkategaiak, gainera, iragarri du Nafarroa Baik, orain, herritarrentzako informazio kanpainari helduko diola, "hiria egiteko, Iruñerako gizarte eta ekonomia arloko aberastasun-tresnak lortzeko, eta gure hiria, sekulan galdu behar izan ez zuen tokira eramateko, hau da, duela bi urte utzitako abangoardia-postuetara eramateko".

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS