Prentsa Aretoa
2007/04/23
Nafarroa Baik bere hautagaiak aurkeztu ditu eta kultura politiko berria defendatu du Nafarroa aldatzeko
Nafarroa Baik Iruñean aurkeztu zituen atzo hurrengo udal eta foru hauteskundeetarako bere hautagaiak. "Aldaketarako hautagaiak" 40 kandidaturatan azalduko dira, Nafarroa Baik zerrendak aurkeztuko dituen berrogei udalerrietan. Horrek Nafarroako biztanle multzoaren % 85era iristea esan nahi du.
Ekitaldia Baluarteko areto nagusian egin zen eta, bertan, Nafarroa Baik politika egiteko modu berriaren aldeko apustuaren berri eman zuen. "Bada mundua ikusteko beste era bat, bada jokatzeko beste modu bat" lemapean, Nafarroa baik beste ikuspegi batzuk, beste balio batzuk, proposatzen ditu, adibidez polietika, unibertzale, emakumentalitate, euskerabili, homosentsibilitate, konpartizipazioa edo kontsumoderazioa bezalako hitz berriak. Azken batean, Nafarroa aldatzeko kultura politiko berria proposatu zuen.
Patxi Zabaleta eta Uxue Barkos hautagaiek ere ezberdinen arteko topaketaren ideia hori, eta politika polietika bihurtzekoa azpimarratu zituzten. Lehenengoak aldaketa "itzuliezinaren" alde egin zuen, solidaritatean, aniztasunaren defentsan, aurrerapenean, askatasunean eta guztien arteko bizikidetzan oinarrituz "UPN barne". Bestalde, Iruñeako Alkatetzarako hautagaiak "lagunei alokatutako" Nafarroa izan zuen hizpide, lehiakortasuna galtzen doan egoera ekonomikoa bezalaxe. Maiatzaren 27an "gauza gehiegi jartzen dira jokoan etxean geratzeko" adierazi zuen, eta abstentzioa "gauzek bere horretan jarraitzearen aldeko jarrera dela, berdinarekin jarraitzearen aldekoa, eskuinaren babesaren aldekoa" esan zuen.
Ekitaldian, koalizioa eratzen duten lau alderdietako kideek eta kide askeek ere parte hartu zuten. Nafarroako EAJren buruak, Jose Angel Agirrebengoak, Nafarroa Bairen oinarrizko balioak azpimarratu zituen: gardentasuna, demokrazia, aniztasuna, parte-hartzea eta pertsonak jardun politikoaren ardatz moduan. Halaber, honakoa adierazi zuen: "egun harro egon gaitezke aukera politiko berri hau, berme hau eta gizarte nafarrarentzako aldaketa eskaintza hau aurkezteaz".

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS