Prentsa Aretoa
2007/05/13
Uxue Barkos: "egun abstentzioa UPNri botoa ematea da"
Gaur goizean Iruñeko alkatetzarako hautagaia Uxue Barkos, udal taldekoak diren Iñaki Cabases, Isabel Aranburu, Javier Ayesa, Txema Mauleon eta Aritz Romeorekin batera, Landabengo Azokan izan da. Bertan, jendearekin aritu dira hizketan, azalduz zein den Nafarroa Baik Iruñerako proposatzen duen Hiri Eredua.
Batera, Uxue Barkosek gaur tokiko egunkariek dakartzan informazioen inguruko balorazioa egin du. Barkosen aburuz, "egunkarietan agertu datu hauen arabera, berretsi da Aldakeraren aldeko joera; iruindarrek hiriko gobernua aldatu nahi dute eta horretarako tresnarik eraginkorrena Nafarroa Bai da".
Alkatetzarako hautagaiak azpimarratu duenez, "ordezkatzen dudan koalizioa aldaketa hori ahalbidetzeko gauza da, zalantzarik gabe gai gara eta horretan dute konfidantza osoa hiritarrek; guk eskaini taldean zein proposamenetan konfidantza badutela agerian uzten dute datuek". Barkosek gaineratu bezala, "honek argi erakusten du UPNren taldea zein proiektua erabat agortuak badaudela". Azkenik, Uxue Barkosek hiritarrak botoa ematera animatu ditu: "garrantzitsua da oso jendeak datozen hauteskundeetan parte har dezan, izan ere, egun abstentzioa UPNri botoa ematea da".

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS