Prentsa Aretoa
2007/05/13
EAJ-PNVren Bortzirietako kandidaturen kanpaina-hasiera.
EAJ-PNVren Lesaka, Bera, Igantzi eta Arantzako lau kandidaturetako kideek ostiralean, arratsalde-gau partean, Lesakan ospatutako ekitaldiaren bidez eman zioten hasiera hauteskunde kanpainari. Bertan izan ziren, baita ere, Josu Jon Imaz EBBren presidentea eta José Ángel Agirrebengoa alderdiaren Nafarroako presidentea.
60 afiliatu eta jarraitzaileren aurrean, Agirrebengoak lan egitera eta EAJ-PNVren proposamenak Bortzirietako herri desberdinetan zabaltzera bultzatu zituen kandidatuak, "bertan gure lana ezaguna baita eta gauzak ondo egitearen bermea eskaintzen baitugu". Era berean, maiatzaren 27ko hauteskundeetan Nafarroa Baik dituen igurikimenak eta EAJ-PNV koalizioaren barruan egiten ari den lana ezagutarazi zituen.
Bestalde, Josu Jon Imazek azpimarratu zuen "lan asko egin dela, baina datozen hamabost egunetan egin behar dela benetako ahalegina eta emaitza onak errealitate bihurtu". Testuinguru honetan, zuzenean zerrenda-buruei zuzendu zitzaien, hots, Juan Fermín Mitxelena (Lesaka), Santi Alzuguren, (Bera), Iñaki Goienetxe (Igantzi) eta Vicente Arocenari (Arantza), hartutako konpromisoa eskertzeko eta gainerako hauteskunde kanpainan lana gogoz egin dezatela animatzeko.Azkenik, omenaldi txiki bat egin zitzaion José Luis Etxegarairi. 16 urtez Lesakako alkatea izan zen eta egun foru legebiltzarkidea den gizon honi aginte makila oparitu zitzaion, lehen mailako politika utziko duelako.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS