Prentsa Aretoa

2007/05/18

Lesakako EAJ-PNVk bere hauteskunde programaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean

Juan Fermín Mitxelena Lesakako Udaleko zerrenda-buruak Lesakako udal hauteskundeetarako EAJ-PNVk egin duen hauteskunde programako proposamen nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean

rss Ezagutzera eman
Lesakako EAJ-PNVk bere hauteskunde programaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean

ARGAZKIA JAITSI

Herriko egungo alkateak prentsaurrekoa egin du hautagai zerrendako beste kide batzuekin eta José Ángel Agirrebengoa EAJ-PNVren Nafarroako presidentearekin batera. Honek adierazi duenez, hautagai zerrenda "esperientzia eta gaztetasuna, kudeaketa-gaitasuna eta ilusioa, eraginkortasuna eta zintzotasuna elkartzen dituen taldeak" osatzen du eta datozen hauteskundeetan "lesakar guztien garapen iraunkorra eta ongizatea lortzeko" lan egingo du.
Bestalde, Juan Fermín Mitxelenak gogorarazi du EAJ-PNVk Lesakako Udalaren buru izaten hartu duen esperientzia "gauzak ondo egiten ari garenaren bermea" dela. Hala ere, kanpainaren leloa azpimarratu du -"Lesaka egin behar dugu"- eta datorren legegintzaldirako proposatzen dituzten proiektuetako batzuk aipatu ditu, horien artean, industri lurzorua berreskuratzea sektorea garatzeko eta lanpostuak sortzeko; Landazelaiak urbanizatzea babes ofizialeko 172 etxebizitzarekin; igerileku estalia eta bere instalazio berriak egiten amaitzea; Onin eta Biurrana ibaiak bideratzea; eta Kultur Etxea eta haur eskola egitea.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua