Prentsa Aretoa
2007/05/21
Bi mila pertsona baino gehiago inguratu zen Nafarroa Baik Anaitasunan egindako ekitaldi nagusira
Nafarroa Bai koalizioaren hautagaiek larunbat arratsaldean Anaitasunan egindako ekitaldi nagusian bi mila lagun baino gehiagoren beroa eta indarra jaso ahal izan zuten.
Hain zuzen, Nafarroako Gobernurako presidentziarako hautagai Patxi Zabaletak ahalik eta jende gehien eta ahalik eta boto gehien batzearen garrantziaz aritu zen. Zabaletak argi adierazi zuen benetako Aldaketa burutu behar dugula, ongi eraikia, sendoa eta iraunkorra. Batera, aldaketa errespetutik egina eta aniztasunean oinarritua egonen da, politika aurrerakoen ildotik. "Nafarroa Bai gero eta indartsuago batekin, orduan eta serioago, indartsuago eta iraunkorrago izanen da aldaketa", zioen Zabaletak. Horrekin batera ozenki aldarrikatu zuen Nafarroa Baik hiritarrak UPN baino hobe defendatzen jakinen duela, ororen eskubideak bermatuz, eta guztion ahotsa entzunez. Bestetik, Uxue Barkosek UPNren udal diktadurarekin amaitzearen beharrak aritu zen, gogotik. Iruñerako demokrazia berreskuratzea izanen da bere eginkizun nagusietako bat. Horretarako ahalegin berezia egin beharra dago lehenik eta behin ahalik eta boto gehien lortzeko, "eta horretan arituko gara aste honetan ere bai, buru belarri, "botoei esker autokrazia eta gobernu diktadore honekin amaitu ahal izateko, berme osoz".
Bere hitzaldian ere, eta Patxiren hitzaldian gertatu bezalaxe txalo artean, Barkosek gogora ekarri zuen une horretan berean Baluarten UPN burutzen ari zen ekitaldia. Berak argi aski azaldu bezala, bertan Miguel Sanz eta Yolanda Barcina Rajoy bera eta oro har PPren telonero hutsak bezala besterik ez dira agertu. Uxue Barkosek Sanz eta Barcinari esan zien duintasunik baldin badute alde egin dezaten, eta behingoz PPri utz diezaioten dagokion tokia, gezurrik eta irudi faltsurik gabe. Ekitaldi nagusian, zerrenda buru bi hauekin batera, beste hautagai ugari ikusi eta entzun ahal izan genituen; J.A. Aguirrebengoa, Milagros Rubio, Maiorga Ramirez eta Txentxo Jiménez izan ziren hizlari eta tarteko musika, ikus-entzunezkoak eta bestelako ikuskizunak izan ziren. Eskenatokian eta areto osoan zehar oro har, Nafarroa Baik bere kanpainan proposatutako kultura politiko berri baterako oinarri diren hitz berriak ikusi ahal izan genituen: poliétika, solidiaria, autodetermigrazioa, emakumentalidad, unibertzale y euskerabili!.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS