Prentsa Aretoa
2007/05/22
Berako EAJk udalerria garatzeko proposamen egingarriak dituen hauteskunde programa aurkeztu du
Berako Udalerako zerrendaburuak, Santi Altzugurenek, EAJk udal hauteskundeetako prestatuko programako proposamen nagusiak aurkeztu ditu. Lehentasunen artean, Altzugurenek herritarren parte-hartzea nabarmendu du, bai eta beratar guztiak inbolukratzea ere Udaleko zati dinamiko izan daitezen, beren ahotsak berebiziko garrantzia duela iritzita.
Santi Altzugurunek adierazi du, hauteskundeetan irabaziz gero, lehendabiziko ekintza «kargu berrira ohitzea eta udal-funtzionamendua ezagutzea» izango dela, «esperientziarik gabea» delako kargu publikoetan. Ziur dago bere hautagaitzaren balioaz, «lantalde egokia osatzeko gauza diren pertsonaz osatutako taldearen balioaz», hain justu.
Programaren ardatzei dagokienez berriz, hiru nabarmentzen ditu. Lehenik eta behin, Udalak zerbitzu publiko gisa jardutea. Gai horren inguruan, uraren eta saneamenduaren arazoa konpontzea planteatzen du, bai eta bide-sarea hobetzea -hala herri barruan, nola inguruko auzoetan- eta hilerria handitzea ere.
Bigarrenik, EAJren hautagaiak arlo ekonomikorako hauteskunde programako proposamenak aipatu ditu. Hala, lehen sektorea indartzeko planteamendua egiten du ekimen berriak bilatuta, bai produktuak ekoizteko, bai merkaturatzeko. Horrez gain, dagoen industriagune urria ahalik eta ondoen aprobetxatzea lortu nahi du, bertako lana sustatzeko. Eta merkataritza sektorea ere bultzatu nahi du Berako eta Ibardingo merkataritza elkarteekin lankidetzan.
Azkenik, Santi Altzugurenek hainbat ekimen planteatu ditu gizarte, kultura, gazteria eta trebakuntza alorretan.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS