Prentsa Aretoa

2007/05/28

Nafarroa Bai bigarren indar bihurtu da Iruñean eta Nafarroan

Nafarroa Bai koalizioa Foru Erkidegoko bigarren indarra bihurtu da 77.625 botorekin; bermaturik dago, beraz, aldaketa Nafarroako Foru Erkidegoan. Hautesleek NaBairen proiektuari babesa eman diote, eta koalizio hau izan da boto gehien jaso duen bigarren alderdia.

rss Ezagutzera eman
Hauteskundeetako emaitzen UPN-CDN koalizioa gehiengo absoluturik gabe utzi dute; bai Nafarroako Legebiltzarrean, bai Iruñeko Udalean. Legebiltzarra ondokoek osatuko dute: UPNk (22 eserleku), Nafarroa Baik (12), PSNk (12), IUk (2) eta CDNk (2). Nafarroa Bairen lehendakarigaiak adierazi duen moduan, hauteskundeen ostean garrantzirik handiena duena Gobernuan kutsu progresistako aldaketa eragitea da. Alde horretatik, Nafarroa Baiko zerrendaburu Patxi Zabaletak zehaztu du aldaketa progresista nahi duela bere koalizioak, gehiengo berria duten indarren eskutik.

Iruñeko Udalean, berriz, Uxue Barkos buru duen zerrendak bikoiztu egin ditu emaitzak, eta 8 eserleku izango ditu udal-gobernuan. UPNk 13 zinegotzi izaten jarraituko du, PSNk 4 eta EAE-ANVk, berriz, 2. IU eta CDN alderdiek Iruñeko Udalean zituzten ordezkariak galdu egin dituzte. NaBaiko Iruñerako alkategaiak, Uxue Barkosek, adierazi du aldaketa eragiteko bokazioa duela. «Gaur borrokako buru izan garen bezalaxe, harrotasun berarekin, lanerako gaitasun berarekin, presaka ibili gabe, eta triunfalismorik gabe», adierazi du. «Egia esateko, Nafarroa Bai koalizioa Iruñean bikoiztu egin da, inortxo ere igo ez den moduan igo da, guk egindako lanari esker.»
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua