Prentsa Aretoa
2007/06/05
NAFARROA BAI, ETAren agiriaren aurrean
- BIDE POLITIKO SOILEN AITORPENA. NAFARROA BAIK aitortu egiten du gizartearen aldaketarako bide politiko huts eta soilen lehenestearen konpromezua.
NAFARROA BAIK ez ditu onartzen ETAren agirian, argudio itxurarekin eta indarkeriaren erabilera faltsuki justifikatu nahian, azaltzen diren aitzakiak.
Gaurko ETAren agiriak eraso zuzena egiten dio politikako jardun normalizatuari eta nafarrok azken hauteskunde hauetan azaldutako aldaketa borondateari.
Demokratak garen heinean ez dugu onartzen eta ezta onartuko ere inoiz indarkeriaren erabilerak eragindako inolako aldaketa edo baldintzapen politikorik.
2.- ETA-RI ALDEBAKARREKO ETENAREN ALDARRIKAPENA.
NAFARROA BAIK zuzen eta tinko aldarrikatzen dio ETAri aldebakarreko, behin-betiko eta baldintzarik gabeko etena indarraren erabileran.
Nafarroaren onuren begiruneagatik, Euskal Herriaren onuren begiruneagatik, baina, batez ere, herritar guztien eskubideengatik, beharrezkoa da ETAren aldetik aldebakarreko, behin-betiko eta baldintzarik gabeko etena. Ez da jasangarria ETAren agirian gizarte osoari egiten zaion mahatxua.
3.- ERANTZUNKIZUN POLITIKOAREN KONPROMEZUA.
NAFARROA BAIK ahaleginak egiten jarraituko du herritar nafarrek aldaketarako adierazi duten borondateari men eginez, elkarbizitzarako eta giza begirunearen alde.
Tinkotasun osoz aldarrikatzen dugu ez dadila ETAren agiria politikoki erabilia izan aldaketa politikorako nafarrek argi eta garbi adierazi duten nahiaren aurka.
4.- ELKARRIZKETA POLITIKOAREN ALDEKO APUSTUA.
NAFARROA BAIK elkarrizketa politikoaren aldeko jarrera berretsi egiten du, horixe baita arazo politikoen benetako soluziobidea eta zentzu horretan gure nahia adierazten dugu egoera honen gizarteko erantzun politikoa ahalik eta bateratuena izan dadin.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS