Prentsa Aretoa

2007/06/05

Urkulluk adierazi du ETAren iragarpena "albiste jakina" zela, joan den abenduaren 30ean Barajasekoa gertatu zenetik

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren eledunak, Iñigo Urkulluk, adierazi du ETAk gaur gauerditik aurrera su-etena hautsiko duela iragartzeko plazaratutako agiria, «joan den abenduaren 30ean iragarritako kronika» dela. Izan ere, jeltzalekidearen ustez, data horretan amaitu zuen su-etena taldeak.

rss Ezagutzera eman
«Iragarritako kronika da eta iraindu egiten du euskal gizartea, ETAren ondorengo agiriekin eta zenbait komunikabidetan argitaratutako ustezko elkarrizketetan borroka armatuaren zilegitasuna azalduta», adierazi du.

Urkulluren ustez, «bitxi samarra da» ETAk udal eta foru hauteskundeak pasatzen utzi izana. «Muturreko ezker abertzaleak inola ere ez dagokion garaipenaren irakurketa egin du.»
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua