Prentsa Aretoa

2007/06/12

EAJ-PNV alderdiak Lizarrako egoitzak erasoa jasan duela salatu du

Lizarran EAJ-PNVren alderdiko zinegotzi den Ricardo Gómez de Segurak zoritxarrekotzat jo du alderdi jeltzalearen Egako hiriko egoitzaren aurka egindako erasoa. Batzokiaren balkoia eta fatxadak estalita azaldu dira gaur goizean margo gorri eta horia jaurti izan ondoren. Halaber, "PNVri kaña", "traidore" eta "faxistak" moduko pintadak azaldu dira.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV alderdiak Lizarrako egoitzak erasoa jasan duela salatu du

ARGAZKIA JAITSI

Ricardo Gómez de Segurak honakoa azpimarratu du: "azken egun hauetan pintada ezberdinak azaldu izan dira Lizarra osoan, eta egoitzei zuzenean eraso egite hau salto bat gehiago da batzuek heldutako indarkeriaren areagotze zentzugabe honetan".

   Zinegotzi jeltzalearen iritziz, "herritarrek oso argi dute zer ari den gertatzen eta argi dago mota honetako gertakariek egileen berri ematen dutela".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua