Prentsa Aretoa

2007/06/21

Nafarroa Bairen aldarrikapena PSNri

  • 1. Nafarroa Baik jarraitu egiten du Nafarroako aldeketa politikoaren aldeko apustuan. Nafarroako aldaketa politikoak esan nahi du nahitaez elkarlaneko gobernua sortzea Nafarroa bai, Alderdi Sozialista eta IU-NEB-ren artean eta gobernu horrek aniztasun eta aurrerapenaren aldeko egitarauak izatea, nola ezkerreko eta osaketa sozialaren aldeko ekimenak bultzatzea.

rss Ezagutzera eman
  • 2. Nafarroako aldaketa politikoaren aldeko apustuak, zuhurra eta benetakoa izatekotan, behartu egiten du PSN alderdia idatziz eta aukera bakartzat helburu hori aitortzera. Ondorioz baztertu egin behar du argi eta garbi du Nafarroako gobernua UPN-rekin edo UPN-ren babesarekin eraikitzeko aukera.

  • 3. Nafarroa Baik ez dio bere babesik emanen Nafarroako gobernuburu izendatua bilaka dain inolako hautagaitzari, baldin eta aldez aurretik egitaraua eta gobernuaren eraketa ez baditu adosturik. Erantzunkizunak, Nafarroako bigarren indarra garen heinean, behartu egiten du gobernu horretako partaidetza hauteslegoak emandako ordezkaritzaren araberakoa izan dadin.

  • 4. Nafarroa Bai-ren iritziz datorren astelehenerako, 2007ko ekainak hogeitabost, PSN alderdiak ez badio aldarrikapen honi idatzitako eta ageriko erantzunik eman, adierazi izanen du bere aldaketaren aldeko jarrerak ez duela zuhurtasunik. Eta kasu horretan, PSN alderdiak adierazi izanen du ez duela zentzu politikorik eta ez dela erantzunkizunezkoa gizarteari helaraztea aldaketaren aldeko lanean ari denik.

     Iruñean  2007ko  ekainaren 21.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua