Prentsa Aretoa
2007/06/22
NaBaik aldaketaren alde lan egingo duela adierazi du Uxue Barkosek, PSNren "ezgaitasunak" oposiziora eramaten baditu ere
PSNren ezgaitasunak oposiziora bidaltzen baditu ere, koalizioak aldaketa egiteko lan egingo duela adierazi du Nafarroa Baiko diputatu eta Iruñeko Udaleko zinegotzi Uxue Barkosek. Euskadi Irratirako egindako elkarrizketan, Barkosek hauteskundeetako emaitzek Nafarroako Gobernuaren aldaketa argi eskatu dutela adierazi du.
Bere ustez, "ukaezina da hori"; izan ere, "orain dela urtebete edo urte eta erdi hauskaitza zirudien gehiengo osoa hautsi da". Halaber, herritarrek zenbait indarren arteko elkarrizketaren eta ulermenaren bidezko aldaketa eskatu dutela eta aldaketa hori gauzatu behar duten eragileek beharrezko maila izatea beste kontu bat dela erantsi du.
Alde horretatik, koalizioak aldaketa erakundeetatik, gobernu instituzionaletatik, lantzen hasteko aukera guztiak agortuko dituela ziurtatu du. "Baina ez da egia guztia hemen amaitzen denik. Nafarroa Baik ordezkaritza garrantzitsua du Nafarroako hainbat erakundetan, eta horietan sostengatuko da eta horiekin egingo du lan, aldaketa oposizioan ere egiteko. Izan ere, egin daiteke eta hala egin behar da", adierazi du.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS